
Bazen behin Ines izeneko neska bat.
Egun batean, lo zegoela, goizeko seietan esnatu zen, lorazainaren oihuekin mutiko bat marrubiak lapurtzen hari zelako. Mutiko hori oso zikina zegoen eta egunero etortzen zen marrubiak hartzera.
Egun batean Ines, bere lorategiko gereziondora igo zen eta mutikoa etorri zenean, jaitsi eta nola zuen izena galdetu zion, honek Rafa zuela izena esan zion.
Inesek ea non bizi zen galdetu zion eta Rafak erantzun zion zubipean bizi zela. Biok lagun onak egin ziren eta Rafak Inesi esan zion leku polit bat erakutsiko ziola.
Rafak Ines mendira eraman zuen eta bertan laku polit bat erakutsi zion. Igel ugari zeuden eta Ines harriturik gelditu zen ze leku polita zen hura. Gero Rafak urtxintxa bat ikusi zuen eta zuhaitzean gora igo zen urtxintxaren atzetik korrika, baino ezin izan zuen harrapatu. Gero mika habi bat ikusi zuen eta mika-umeak ere bazeuden.
Rafak esan zion azeriak erakutsi behar zizkiola eta untxi bat atera zen eta harria bota zion ia hiltzen zuen, baino ez zion eman eta Inesek esan zion untxiak ez hiltzeko. Orduan Rafak erantzun zion berak jateko ehizatu eta lapurtu beharra zuela.
Azerien zulora ailegatu ziren eta azerikume oso politak ikusi zituzten eta horrela egunak pasatzen zihoazen eta hilabetea bukatzen.
Egun batean Rafak sorpresa bat zuela esan zion Inesi, biak mendira joan eta zapelatz kume bat zuen. Inesek haserreturik esan zion:
Zergatik harrapatu duzu zapelatz kume hori?
Eta Rafak erantzun zion:
Zuretzat hartu dut.
Orduan esan zion Inesek habiara bueltatzeko eta orduan bion artean habiara eraman zuten. Ailegatzen hari zirela, Rafak esan zion amak ez zuela maitatuko eta herri bat etxeak txiki txikiak zituena ikusi zuten. Bertara joatea pentsatu zuten, han lagun bat zuenez Rafak.
Han ume potolo handi bat zegoen eta ea nora zihoazen zapelatzarekin galdetu zien. Rafak ez zion ezer erantzun eta sekulako jipoia eman zien biei.
Matias tabernaria atera eta Rafa eta Ines trago batera gonbidatu zituen.
Gero etxera joan ziren eta egunak pasatzen zihoazen eta Doña Carmen izeneko zapelatza hazi egin zen. Libre uzten zuten eta Hi, Hi, Doña Carmen esaten zioten. Orduan haragi pusketa bat eman eta kontent joaten zen berriz.
Ines lo zegoen egun batean, euria hasi zuen eta Rafataz gogoratu zen, zubipean egiten baitzuen lo. Orduan berokia eta eskuargia hartu eta bere bila joan zen. Rafari pinu batek hanka harrapatu zion eta Inesek ezin zuen pinua altxatu, beraz Inesen gurasoak etorri ziren eta pinua altxatu zuten eta Inesen ama sendagilea zenez , hanka sendatu zion. Orduan eskola hastera zioan eta gurasoek esan zuten Rafa joan beharra zela ikastera.
Hanka sendatu ondoren eskola hasi aurretik, mendira joan ziren Ines eta Rafa eta Doña Carmeneri bi tiro eman zizkioten hegoan eta papoan. Inesen amak sendatu zuen berriro ere, baina hegan egiterik gabe gelditu zen betiko eta Rafak esan zion Inesen amari etxe hartako lorazain izango zela. Lorategian txabola bat egin eta gauetan han egiten zuen lo Doña Carmenekin eta egunez Doña Carmen gerezi ondoan egoten zen eta rafa lorazain Inesen lorategian.
Gero jendeak Rafari beste mota batzuetako txoriak ekartzen zizkion hegal apurtuarekin zeudenak eta gereziondoan egoten ziren Doña Carmenekin betiko.
Eta Ines eskolan eta Rafa bere lorategian, Doña Carmenekin gustura bizi izan ziren.
IRITZIA
Oso gustukoa izan da. interesgarria eta nire gustuko animaliena.
eta gehien gustatu zaidan pertsonaia Rafa zen, animaliak gustatzen zaizkiolako eta txoria harrapatu eta etxekotu egin zuelako eta nik ipuin honi 10 bat emango nioke.